Hauek dira saioan zehar entzungo ditugun obrak: Maurice Ravelen "Pavane pur une infante defunte", Nikolai Rimsky-Korsakoven "Alborada" eta "Scena e canto gitano", John Dowlanden "I shame at my unworthiness", Piotr Ilich Tsaichovskiren "Zisneen Lakua". Estilo aldaketa izango dugu tartean, Roberto Alagnaren Italiako musika herrikoiarekin: "Mi Votu", "Ciuri Ciuri" eta "Tarantella Mafiusa".
Jarraian, doinu klasikoetara itzuliko gara Leoš Janáčeken "Říkadla" eta Amadeus Mozarten "Piano Concerto No. 21" lanekin. Eta ohikoa den moduan, zinemako musikarekin amaituko dugu saioa, Holokausto Naziaren inguruko filme ezagun eta hunkigarri baten gai nagusiarekin, alegia: "Schindler's List" (Schindleren Lista).