'Europa bat-batean', Marokoko ustelkeria eta Etxauzia gaztelua

Karlos Aizpuruak Euskal irratietan esandakoak ekarri ditugu irratien tartera, 'Europa bat-batean' egitarauaren barnean Uztaritzen gaur egingo den emanaldiari buruz. Xabier Izagak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu, bereziki, Marokoko ustelkeria kasu bitxi batek eragin duen zalapartaren inguruan aritu zaigu.

Audio_placeholder

'Europa bat-batean', Marokoko ustelkeria eta Etxauzia gaztelua

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Eguneko adierazpenen tartera, igandean Intxortan egingo den omenaldiaz Iraitz Lazkanok eta Julia Mongek Info7 irratian esandakoak bildu ditugu. Mikel Elorzak egiten duen aktualitatearen errepaso kritikoan, 'atentatu' hitzaren erabilera interesatuaz aritu gara, besteak beste. Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrek, berriz, idazle bihurtu diren bi irakurleren lanak gomendatu dizkigu. Oiartzun irratikoek Antton Curutcharryri egindako elkarrizketaren bidez, Baigorriko herritarrek Etxauzia gaztelua eskuratzeko abian duten dinamika ezagutu ezagutu dugu.