Elkarrizketaren tartean, errefuxiatuei harrera egitearen alde diharduen Nati Ovelleirarekin hitz egin dute Hizpidea magazineko lagunek. Lanki ikertegiko Maider Iriarterekin Kooperarock atalean barneratu gara eta Mondragon Unibertsitateak maiatzaren 5etik aurrera eskainiko duen MOOC ikastaroaren berri ekarri digu. Amaitzeko, gurasoek euskararen gaiarekin seme-alabengan eragiten duten sentipenaren berri izan dugu, Txapako lagunek Amelia Barkini egindako elkarrizketari esker.