Hargatik, Interneteko hartzaileari ahotsa eman zaiola uste du, baina baita arazo berri bat eragin ere: ea askatasunik ba ote dugun edozein informazioren igorle izateko. Argia astekariko Axier Lopezek jasotako isuna ekarri du gogora, baita sare sozialetan iritzia emateagatik salatu dituzten erabiltzaileak ere. Teknologia onurarako izan ordez, batzuetan, oztopo bihurtzen zaigulakoan dago.