Andaluzian hitz egiten den gaztelaniari dagokionez, berriz, telebistan hitz egiten edo ikasgeletan erakusten ez duten arren, kalean bizi-bizirik dagoela nabarmendu du. Hargatik, hizkuntza edo dialekto bat hitz egiten duen komunitateak garrantzia duela uste du Artzelusek, hizkuntzak komunitate baten parte izateko eta eraso linguistikoei aurre egiteko aukera ematen duelako.