Desobedientzia zibila nola eta zertarako?

Aberatsa da desobedientzia zibilaren bidea Euskal Herrian. Garaipenak ekarri ditu baina ez beti. Zer potentzialitate du gaur egun desobedientzia zibilak esparru anitzetan eta independentziarako bidean? Zertan asmatu da eta zertan ez? Ekai Txapartegi eta Axier Lopezekin hitz egin dugu.

Loading player...
|12/04/2016 15:21
Libre
Epaiketa politikoen aurrean desobedientziaz erantzun duten herritarrak asko dira gurean

Mozal legea tarteko Axier Lopez Argiako kazetariak berriki jaso du 600 euroko isuna "baimenik gabe" atxiloketa bateko irudia sarean jartzeagatik. Argiatik argi esan dute ez dutela isuna ordainduko eta helegitea jarriko dutela, desobeditu egingo dutela.

Ekai Txapartegik berriz, Desobedientzia ibiltzen liburua kaleratu zuen, praktika desobediente hainbat ondoren jardun honetaz teorizatuz. Desobedientzia zibilaren bidea Euskal Herrian izeneko hitzaldia eskainiko du gaur 19:30etan Donostian Libre topaketen baitan.

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa