Henrike Galarza: "Panamakoa kapital finantzieroen lehia zikina da, sistemak ahalbidetzen duena"

Henrike Galarza Prieto, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ekonomia irakasle eta ikertzailarekin Panamako paperen inguruan hitz egin dugu. "Kapital finantzieroen arteko lehia zikina" dela uste du Galarzak, eta gehienbat paradisu fiskaleko diru hori nondik datorren dela ikertu beharrekoa. Halaber, "ia munduko edozein lekutan, bitartekari finantziero batekin gisa bereko enpresak sortu eta dirua ezkutatu" daitekeela ohartarazi du.

Audio_placeholder

Henrike Galarza: "Panamakoa kapital finantzieroen lehia zikina da, sistemak ahalbidetzen duena"

Loading player...
Henrike Galarza Prieto NUPeko ekonomia irakasle eta ikertzailea
Henrike Galarza Prieto NUPeko ekonomia irakasle eta ikertzailea

Atera diren datuetatik iruzurrik izan den edo ez jakitea oso zaila dela nabarmendu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikerlari Henrike Galarza Prietok. Paradisu fiskaletan ez ezik, neurri batean edozein lekutan bitartekari finantziero batekin egin daitekeen praktika dela esan digu ekonomilariak. Uste du kaleratu den informazioa "finantza enpresa erraldoien arteko gerran" kokatu behar dela, eta "pare bat egunetara guztia ahaztuko" dela.