Halaber, Pilotako Euskal Selekzioak asteburu honetan egin du debuta ofizialki Valentziaren aurka Azkoitian eta Oiartzunen jokaturiko partidetan. Bertan izan zen Patri Espinar eta egun berezi horiek nola bizitu zituen kontatu digu.
Bestalde, asteburuari errepasoa egiteko protagonista mordoa izan dugu gurean: Garazi Murua (Athletic), Aintzane Encinas (Reala), Esti Aizpurua (Oiartzun), Oihana Kortazar (Mendi lasterketak), Maialen Mugica (Bera Bera), Veronica Berastain (Zuazo), Aiora Armendariz (Orvina), Patricia Maraña (Hockey Reala), Ariane Prados (WP 9802) eta Ane Basauri (Leioa).