Horren harira, ezagun baten istorioa kontatu du: Albizuren ezagun euskaldun bat Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzara joan omen zen, harreran zegoen emakumeari bere zalantzak azaldu omen zizkion, harrerakoaren erantzuna, gaztelaniaz, dena Interneten zeukala ongi adierazita. Albizuren ezagunak 60 urtetik gora ditu eta ez da Internetarekin ongi moldatzen, baina harrerako emakumearen ezjakintasuna ere agerikoa da: ez zekien euskaraz. Horrek beste hainbat lanbidetako jendea gogorarazi dio, kazetariak edo medikuak, besteak beste.