Erromintxelen bizimodua, Euskal Estatua eta Arrosako irratien berriak

Antxetako Maia Muruagak Baiona 'Rencontres sur les Docks' festibalari buruzkoak ekarri  ditu irratien tartera. Aimar Etxeberriak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu, bereziki, Oihane Larretxeak erromintxelez edo euskal ijitoen komunitateaz eginiko erreportajea aipatu du.

Audio_placeholder

Erromintxelen bizimodua, Euskal Estatua eta Arrosako irratien berriak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Euskal Estatuaren irudikapenaz Ipar Hegoa Fundazioak eta EHUko Parte Hartuz taldeak egindako azterketaren inguruan hitz egin dugu Iker Iraola ikerlariarekin. Ondoren, Arrosa sareko irratiei begira jarri eta Zintzilik irratikoek bihar ospatuko duten Taupada Fest!-en hirugarren edizioaz eta Xorroxin irratiaren 35. urtemugaz hitz egin dugu.