Haien iritziz, teknologia, praktika, ohitura eta esperientzien mataza zabal eta konplexuago batean kokatu behar lirateke gaur egun euskarazko irratiak. Aldaketaren adibide gisa, Talk Sport irratia jarri dute, munduko kirol irrati garrantzitsuenetariko bat. Londresetik emititzen du, baina ez FM seinale bidez, zuzenean Internetetik baizik, hamaika hizkuntzatan aldi berean. Izan ere, irratiko ekoizpena ez da jada FMz zuzenean entzun eta galtzen den zerbait, azpidatzi egiten dra, txiotu, zatitu, banatu: "Testuinguruz testuinguru bir-landatu. Bir-kokatu. Bir-kontatu. Zirkulatu. Maialen Lujanbioren azkena bezala whatsappeatu. Pirateatu. Kopiatu. Jaitsi eta igo. Gorde eta ezabatu. Hartu eta banatu".