Harreman positiboak, Arabako enpresarien kontraesanak eta Arrosa sareko jardunaldiak

Gaurko irratien tartean, Bergarara jo dugu eta Nerea Agirrek harreman positiboak eraikitzeko gakoez Txapa irratian esandakoei egin diegu lekua.

Audio_placeholder

Harreman positiboak, Arabako enpresarien kontraesanak eta Arrosa sareko jardunaldiak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, Arabako enpresareien elkarteak aurkeztutako barometroaz Iban Santamariak Araba Hizpide saioan esandakoak ekarri ditugu gurera. Saioaren bigarren zatian, larunbatean izango diren Arrosa sareko jardunaldiei begira jarri gara, hasteko, Arrosa sareko koordinatzaile Jon Aranburu, Oiartzun irratiko Mirari Martiarena eta Oihana Etxebarrieta izan ditugu gure artean, eta jardunaldien goizeko zatian izango dena aurreratu digute. Ondoren, Jon Aranburuk larunbatean Gasteizen kontzertua eskainiko duten Pettirekin eta Aguxtin Alkhatekin hitz egin du.