Horren erakusle omen dira, besteak beste, Berrikasi eta berrikusi, Eta hemendik aurrera zer? txostenek nahiz Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak jardunaldiak eta euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko barne hausnarketak. Aurrera begira jarrita, D ereduan hezitako belaunaldiaren joeran kokatu du gakoa Amonarrizek. Horiek euskaraz biziko direla ziurtatzeko, erabilera dinamikak eragitea, ilusio berriak piztea nahiz lan moldeak, diskurtsoak eta metodologiak berritu zein egokitzea beharrezkotzat jo du.