Ondoren, jatorri atzerritarreko haurrak eskola publikoetan pilatzeko hedatu den joeraz hasunartu dugu tertulian Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin. Hizpidea magazineko Xabier Monasteriok .EUS domeinuko Josu Waliñori egindako elkarrizketa izan dugu entzungai. Astearteroko Kooperarock tartean, hezkuntza herrikoiaren inguruko gakoak azaldu dizkigu Lanki ikertegiko Maider Iriartek eta Leintz bailarako Arizmendi ikastola kooperatiban abian duten konfiantzaren pedagogia ere nabarmendu digu. Amaitzeko, Leioako Herri Unibertsitatearen bigarren eguneko kronika jaso dugu Idoia Marauriren eskutik.