Elkarrizketaren tartean, Idoia Marauri izan dugu gure artean eta gaurtik etzira arte EHUko Leioako campusean egingo duten Herri Unibertsitateaz hitz egin digu. EHAZEko Itziar Eliasek 'Adarretatik zintzilik' antzezlanaz eta ikus-entzunezkoen arloko emakumeen Hemen Here sareaz hitz egin digu. Amaitzeko, Sareko Urtza Alkortak Hizpidea magazinean Ibon Iparragirre preso gaixoaren egoeraz esandakoak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.