Biziberritze prozesuetan ari diren gainerako hiztun komunitateengandik zer ikasia badugula uste dute, baita komunitate horiei zer eskainia ere. EMUNen kasuan, komunitate katalanarekin gauzatu dute trukea eta hortik sortu dituzte TELP tailerrak. Donostia 2016ko egitarauaren baitan, berriz, Hitzargiak proiektuarekin lanean ari dira eta beste komunitateetako esperientzien berri izateko aukera izan dute.