Bisita batera Porrotxen panpina biboteduna eraman omen zuen Zohargik, eta Antton zur eta lur utzi omen zuen, aurretik ez zuelako sekula panpina bibotedunik ikusi. Baina ohartu zen Zohargirentzat lagun handia zela. Anttonen hitzetan, euskal hiztunak ez diren preso arrunten haurrek ere asko maite dituzte pailazoak, eta inguratzen dituzten horma grisak tapatzeko balio diete pailazoen koloreek.