Feminismo independentista bazterretik erdigunera

Euskal Feminismoa bezala ezagutzen den tendentzia 70.hamarkadan sortu zen Euskal Herrian zapalkuntza hirukoitzaren artikulaziotik. Bi korapilo nagusi izan ditu bere sorreratik gaurdaino: mugimendu feministaren baitan eta ezker abertzalean aitortza lortzea. Urratsak zein hutsuneak ikusten dituzte Amaia Andreuk eta Miren Arangurenek.

Audio_placeholder

Feminismo independentista bazterretik erdigunera

Loading player...
KAS emakumeak, Aizan, Egizan, Bilgune Feminista...forma asko hartu ditu Euskal Feminismoak
KAS emakumeak, Aizan, Egizan, Bilgune Feminista...forma asko hartu ditu Euskal Feminismoak

Amaia Andreu Euskal Feminismoaren edo Feminismo Independentistaren sortzaileetako bat da, Miren Aranguren berriz duela hamabost urte sortu zen Euskal Herriko Bilgune Feministan batu zen bidean. Tendentzia haren sorreraz, garapenaz, korapilo nagusiez eta egungo erronkez hitz egin dugu.

70. hamarkadan Ipar Euskal Herrian izandako lehen mugimenduetatik hasi eta KAS emakumeak, Aizan, Egizan, ezker abertzalearen baitako prozesu feministak, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Estatu Feministaren planteamenduetaraino iritsi gara.