Bake eta burujabetza feminista, haurren baimenak eta euskarazko ikus-entzunezkoak

Oiartzun irratiko esatariek eta Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebestek Oarsoaldeko berriez eginiko errepasoa ekarri dugu irratien tartera. Idoia Trenorrek 'Bilgune kontari'-ren azken alea errepasatu digu, eta biharko emakumeen nazioarteko eguneko deialdiak nahiz apirilaren 9rako deitutako manifestazio nazionala nabarmendu ditu.

Audio_placeholder

Bake eta burujabetza feminista, haurren baimenak eta euskarazko ikus-entzunezkoak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Nahia Alkortak haurrei baimena eskatu beharraz Txapa irratian esandako kontuak ekarri ditugu gurera. Radiokulturako lagunen eskutik, Bernardo Atxagaren eta Anariren 'Desertuko biztanleei buruz' ikuskizunaren berri izan dugu. Gaizka Izagirrek euskal telesailez, Netflix plataformako euskarazko pelikulez eta 'Bedrag' telesailaz hitz egin digu. Amaitzeko, Izaro Antxia emakume transexual futbolariak dituen oztopoez Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.