"Eskaerak eskaintza dakar, ez badugu eskatzen, ez zaigu pediatra euskaldunik eskainiko"

Euskal Herrian pediatra euskaldunen gabeziak sortzen duen ikaraz hitz egin du Aitor Montes familia medikuak. Gurasoek seme-alabentzat arreta egokia nahi dute, baina pediatra euskaldunen gabeziaren aitzakiaz, aukera bakarra eskaintzen diete: pediatra erdalduna aukeratuz gero, familia mediku elebiduna.

"Eskaerak eskaintza dakar, ez badugu eskatzen, ez zaigu pediatra euskaldunik eskainiko"

Loading player...
Aitor Montes
Aitor Montes

Teknikoki ez omen delako posible elebiduna bidaltzea, lan-poltsan horrelakorik ez dagoelako. Ikaraturik, gurasoek pediatra erdalduna lehenesten dute. Egoera horren aurrean, Montesen ustez ez da behar gaixotasuna diagnostikatzeko trebatua dagoen medikurik; pazientearen beharrak, gogoak, pazienteak gutaz zer espero duen diagnostikatuko duena, baizik.