Pasaiako segada: 113 bala lau gorputzetan

Pasaiako segada hartu dugu hizpide gaurko Kalegorrian saioan. 1984. urteko martxoaren 22an gertatu zen guztia. Lapurditik ontzi txiki batean iritsi ziren Komando Autonomo Antikapitalistetako bost kideak Pasaiako badiara, baina bertan dozenaka polizia zituzten zain. Segada bat izan zen, “sarraskia” askoren hitzetan.

Audio_placeholder

Pasaiako segada: 113 bala lau gorputzetan

Loading player...
Agerraldia egin dute Pasaiako sarraskia argitzeko eskatzeko. (ARGAZKI PRESS)
Agerraldia egin dute Pasaiako sarraskia argitzeko eskatzeko. (ARGAZKI PRESS)

2005ean zabaldu zuen auzia Donostiako Lurralde Auzitegiak, baina pasa den urtarrilean ezer argitu gabe eta inor epaitu gabe itxi zuten. Eta noski, senide eta lagunak haserre daude, atsegabetuta eta inpotentziaz beteta. Aurreko asteburuan, Pasai Donibanen prentsaurrekoa eskaini zuten eta bertan argi adierazi zuten: "Ez ditugu politikariak memoriaz hitz egiten entzun nahi gu ahaztuta gauzkaten bitartean". Gaur, Pasaiako segadan erahil zuten Dioni Aizpururen anaia, Peio Aizpuru elkarrizketatu dugu.