Bide beretik jo du hizkuntzaren arloan ere, hizkuntza ere ba omen delako gure arnasa. Hargatik, hainbat herritan ari dira euskararen eremu naturalak babesteko ahaleginean, bereziki, hirigintza ereduaz hausnartuta. Gatika eta Orio jarri ditu adibide gisa Albizuk. Orioko kasuan, hainbat eragileren lankidetzatik hirigintza plana garatuko bada ere, ez da loteslea izango, politikarien borondatearen araberakoa izango da emaitza. Hargatik, legezko bermea ezarri behar dela uste du Albizuk, azterketa sinboliko batean gera ez dadin.