Bestalde, Jabi Otermin Bera Berako prentsa arduradunarekin iragan astean zendu zen Juan Carlos Elorza (Gara) gogora ekarri dugu. Elorzak lan eskerga egin zuen emakumezkoen eskubaloiaren alde eta erreferente bat zen alor horretan.
Halaber, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Yulema Corres (Athletic), Marina Agoues (Oiartzun), Maite Azkoaga (Hockey Reala), Ainhoa Azaola (Zuazo), Miren Herndandez (Getxo) eta Jon Lopez (Leioa).