"Eskafandra ondo itxi eta musika sakonki entzuteko saioa da hau. Nairobiko doinuak Owiny Sigoma Band-en eskutik, bestalde bihotza hunkitzen duen folk lo-fi-a Weyes Blood-ek egina. Eta noski Mac DeMarco, Odesza, Jupiter Jon eta beste kuadrilla sinpatiko batzuk ere ibiliko dira gure inguruan igerian ur burbuilak botatzen. "