"Euro itunaz Espainiari egindako gomendioek berretsi dute Behatokiaren diagnosia, ez betetzeak usteltze bidean jartzen du"

Europako ministroen kontseiluak Espainiari eginiko hizkuntza gomendioez hitz egin digu Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik.

Audio_placeholder

"Euro itunaz Espainiari egindako gomendioek berretsi dute Behatokiaren diagnosia, ez betetzeak usteltze bidean jartzen du"

Loading player...
Garbiñe Petriati
Garbiñe Petriati

Konkretuki, erregio edo gutxiengoen hizkuntzen Europako itunak ezartzen dituen betebeharren inguruko aholkuak dira Espainiari emandakoak. Justiziaren arloan, esaterako, euskararen aldeko kritika zorrotzak egin dizkio Europak. Baita estatuko administrazioan euskara baliatzeko aukerarik ez dagoela ikusarazi ere. Baina osasun arretaz, irakaskuntzaz, komunikabideez ere egin dizkio gomendioak, eta Petriatik nabarmendu du Behatokiak eginiko aldarrikapenekin bat egiten duela.