Ondoren, Aitor Kaltzakorta eta Oier Imazekin tertulian murgildu gara, eta Eñaut Apaolazak euskal estatu bat ekonomikoki bideragarria dela esan izanarai tira egin diogu. Elkarrizketa Askapenako kide Xabier Lasarekin hitz egin dugu, erakunde internazionalistak aurtengo antolatu dituen brigadez eta euren kontrako auzi politikoak izan dezakeen emaitzaz. Kultur sormenen tartean, Halabediko Jon Aranburuk Ibon Rodriguez kolaboratzailearekin hitz egin du eta Pierre Boulez konpositore zendu berriaren ingurukoak ekarri dizkigute. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunek Nerea Agirrerekin izandako solasaldiari egin diogu lekua, haurrei bideratu beharreko mezuen inguruan.