Arratsaldean eman du albistea ezagutzera Garoa liburu-dendak, eta dagoeneko agortu egin dira sarrera guztiak. Datorren urtarrilaren 10ean, Paperezko Kontzertua eskainiko du Nafarroako Bizardunak folk taldeak eta Esne Beltzaren kantuak bertsionatuko ditu. Garoa Liburudendako Oier Arantzabalek azaldu digu, damututa dagoela Bizardunak-eko Cabeza de Fuego Esne Beltzaren azken singleaz publikatu zuen Facebookeko postarekin. Batez ere, horrek sortatuako kalapitarekin. Horregatik bake itun kontzertua eskainiko dute Garoa Liburu-dendan datorren urtarrilaren 10ean. Ilara luzeak egin dira denda atarian. Mikel iturria blogaria izango da dinamizatzailea eta jakin dugu Gorka Bereziartua kazetaria izan da lehendabizikoa akreditazioa eskatzen.