Gareth Evans: "Funtsezkoa da euskarak fikziozko telebista izatea, ezin da kirolez eta haurrentzako saioz soilik hornitu"

 Hizkuntza gutxituen kasuan telesailek duten garrantziaz nabarmendu digute Jone Goirigolzarrik eta Xabier Landabideak. Horretarako, Gareth Evans gidoigileak Euskal Herrira egin duen bisita baliatu dute. Izan ere, Gales hutsez ekoizten den 'Pobol y Cwm' telesaileko gidoilaria da Evans, eta 41 urtean ari dira emititzen.

Audio_placeholder

Gareth Evans: "Funtsezkoa da euskarak fikziozko telebista izatea, ezin da kirolez eta haurrentzako saioz soilik hornitu"

Loading player...
gureaz
gureaz

Goenkale euskarazko telesail mitikoaren azken txanpan, Evans eta Goenkaleko Pedro Fuentes eta Jose Luis Arangurenekin mahai ingurua egin zuten joan den astean Bilbon. Evansen arabera, «oso garrantzitsua» da komunitate txikietan norbere hizkuntzan sortzea ekoizpen propioa.