Dokumentala hasi aurretik ez zuten espero Euskal Herrian martxan zeuden proiektu autogestionatuen aniztasuna. Eta diote, kapitalismoa esparru guztietara zabaldu den moduan, heda daitezkela alternatibak bizitzako eremu guztietara. Hortik, borroka esparruak hainbat izatea. Paradigma aldaketa askoren aurrean gaudela diote eta beste erantzun batzuen beharra ere jarri dute mahai gainean. Gaur Iruñeko Katakraken aurkeztuko dute lana 19:00etan eta asteazkenean Gasteizen Hala Bedi tabernan.