Abenduaren hasieran euskararen arloan izan diren efemerideak ekarri ditu gogora Leire Narbaizak. Asko maite omen du aurten 50 urte bete dituen Durangoko Azoka, gozatu egiten baitu euskal produkzio ia osoa bateratuta ikustea. Hala ere, garena baino gehiago erakutsi beharrean ote gauden ere iruditzen zaio.