Komunikatzeko arazoak izanez gero, zeinuen laguntza baliatzea erabaki zuen eta lortu zuen erdarekiko sumisoa ez izatea. Ariketa ez zen erraza, Iruñeko kaleetan ibili behar zuela kontuan izanda, baina lortu zuen beharrezko ekintza guztiak euskaraz naturaltasunez egitea. Egunean, 40 bat lagunekin hitz egitea —edo gutxienez agurtzea— egokitu zitzaion, eta inori ez omen zitzaion zaila egin euskaraz esaten zuena ulertzea.