Nerea Mugika [Gerediaga] "Diska eta liburu azoka izatetik, kultura plaza izatera pasa gara"

5 urte zituen Nerea Mugikak Durangon lehendabiziko azoka ospatu zenean. Orain, 50 urte  beranduago, bera da, azoka antolatzen duen Gerediaga elkarteko zuzendari.  Bost hamarkadetan asko aldatu da azoka "bide luzea eta emankorra izan da, elkarrekin egin duguna" esan du gurean Nerea Mugika Gerediaga elkarteko zuzendariak. Aurreratu digu ere, edizio honetan, ikerketa bat jarriko dutela martxan azokaren balore inmateriala zein den aztertzeko.

Audio_placeholder

Nerea Mugika [Gerediaga] "Diska eta liburu azoka izatetik, kultura plaza izatera pasa gara"

Loading player...
Nerea Mugika, Durangoko Azoka @kalegorrian
Nerea Mugika, Durangoko Azoka @kalegorrian

Gerediaga elkarteak bere ibilbidean izandako izaera anitza ere nabarmendu du Mugikak gurean, eta 50. urtemugan, atzera begira bakarrik ez, aurrera begira ere jarriko direla, eta aurreratu digu, ikerketa bat jarriko dutela martxan, azterketa kualitatiboa eta kuantitatiboa egingo dutela  azokaren balore inmateriala  zein den aztertzeko.

Aurten, iaz baino stand gehiago jarri dira azokan, baina zenbakia bera baino, aniztasuna da nabarmendu beharrekoa Geredia elkarteko zuzendariarentzat. Edizio honetan berrikuntza ugari egonen direla ere esan digu, besteak beste, mugikorreko aplikazio bat.