AEBetan euskaraz film bat ikusteko aukera sekulakoa iruditzen zaio. Bide beretik, Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 38. edizioan ere aretoak jendez lepo bete eta beteko direla bermatu du. Baina kontrapuntuan, asteko edozein egunetan euskarazko pelikulen proiekzioetan hutsik dauden aretoak nabarmendu ditu, eta euskal zinearekiko atxikimenduak "ebento"-tik haragokoa behar duela izan.