Has accedido a una noticia de pago y has consumido un clic de tu cuenta personal.
Karmelo Ayesta: "Egia da erdalduna enpatiaz hartu behar dugula, baina euskararen aterik muturrean itxi gabe"
Euskalduntze prozesua iraupen luzeko lasterketa baten parekoa dela uste du Karmelo Ayestak: "Behobia edo Quebrantahuesos baino zailagoa". Zenbait oztopo gaindituta daudela iruditzen zaio, esaterako, eleaniztasuna eta profesionaltasuna lotuta irudikatzen ditugula.
Karmelo Ayesta: "Egia da erdalduna enpatiaz hartu behar dugula, baina euskararen aterik muturrean itxi gabe"
Loading player...
Baina zenbait aurreiritzi oso sustraituta daudela oraindik uste du, lagun batzuekin izan duen pasadizoa horren adibide. Lagun batekin euskaraz zuen elkarrizketan kuadrillako bat sartuz gero, gaztelaniara salto egiten omen zuten, eta kuadrillakoa urrunduz gero, euskarara itzuli.