Aurkezpen bilera zuen eta ea euskaraz soilik izango ote den galdetu dien erdaldunei argi adierazi die ez dutela ulermen arazorik izango. Baina honakoa bota dion herritar euskaldun bati ere egin behar izan dio aurre: "Les discriminais, por que te niegas a hablar en castellano". Hizkuntza talibana dela entzun behar izan du, baita izorratzeagatik ari dela ere. Hala ere, euskaraz egin dute bilera, gaztelaniazko zenbait interbentziorekin, baina ongi joan da.