'Galdutako objetuak' Mikel Zabalzari buruzko dokumentala

Azaroaren 26an, 30 urte beteko dira Mikel Zabalza azkenekoz ikusi zutenetik Altzan. 20 egun beranduago Bidasoa ibaian agertu zen haren gorpua. Ordutik bertsio ofiziala ez da aldatu, baina inork gutxik sinesten du bertsio hori. "Zabalzari gertatu zitzaiona azaltzeaz gain, Euskal Herriaren kontra egiteko tortura modu sistematikoan erabili dela azalduko dugu dokumentalean" adierazi digu Pituk, dokumentalaren egileetako batek.

Audio_placeholder

'Galdutako objetuak' Mikel Zabalzari buruzko dokumentala

Loading player...
‘Galdutako Objektuak’ proiektua aurkeztu dute Aieten. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
‘Galdutako Objektuak’ proiektua aurkeztu dute Aieten. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Datorren urtera arte amaitu gabe egongo den arren, azken asteetan eragile ugariren babesa izan du 'Galdutako objektuak' dokumentalak. Horretan dihardu besteak beste Migel Angel Llamasek, Pituk. "Errelatoaz horrenbeste hitz egiten den honetan, oraindik asko dira egia, justizia eta erreparazioa jaso ez duten biktimak, horietako bat Mikel Zabalzaren sendia" adierazi du Pituk. Biktima guztiak aitortzeko bidean, Zabalza ez ezik, "orbaizetarra bezala milaka dira gurean torturatuak izan direnak" azpimarratu du. Ez daude "bi biktima mota, baizik eta aunitz dira" eta belaunaldi berriek horren berri izatea garrantzitsua dela iradoki du Pituk. Dokumentalean Mikelekin erlazio afektiboa zuten pertsonetatik haratago, torturaren inguruan lan egiten duten pertsonak ikusiko direla aurreratu digu. Halaber, dokumentala ekoizteko herritarren finantziazio kanpaina jarri dute martxan: crowfoundinga.