Berrogei urte igaro dira frankismo garaian 50.000 heriotz epai sinatu zituen Rodeznoko Kondearen plaka kendu eta izena aldatzeko Iruñeko plazari. Plaka kentzea aho batez onartu zuten aldaketako indarrek Iruñeko udalean, desadostasunak ordea, izen berria adosterako orduan etorri dira. Azken hitza herritarrek izango dute eta horretarako parte hartze prozesua martxan jarri du udalak. Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotziarekin hitz egin dugu.