Gure hizkuntzaren ibilbidea beste batzuentzako eredugarria izan daitekeela ohartu behar dugula iruditzen zaio. Galbidean leudeken zenbait hizkuntzarentzat informazio esanguratsua izan baitaiteke euskararen garabidea. Erakunde indigena txikiek begiratzen diote euskal esperientziari, eta euskaldunok ere haien egoerari begira gurearen kontzientzia har dezakegula iruditzen zaio.