Ikasturtea urrian hasten bada ere, aurretik egin beharreko lana handia dela nabarmendu du: irakasleen prestakuntza, ikasmaterialaren antolaketa, udalekin elkarlanean estreinatutako lokal berriak, mintzapraktika egitasmo berriak... Horien guztien bidez, lagundu nahi baitute euskara ikasleen prozesua ahalik eta emankorrena izaten.