Kataluniako hauteskunde kanpainari begira hitz egin digu gaurkoan Aitor Abaroak, alderdi popularreko politikari garrantzitsuenak ere katalanez hizketan jarrarazteko balio izan baitu independentziaren alde sortutako olatuak. Ohartu direlako katalanak konbentzitzeko euren hizkuntzan hitz egitea komeni dela. Katalanek lortu dute euren hizkuntza eskubideak errespetatuak izatea Abaroaren ustez, eta guk ere gauza bera egin beharko genuke.