"Hizkuntzen desagerpena zuzenki lotuta dago egiturazko pobreziarekin"

Garabideko Maddi Iñarraren kolaborazioari esker, hizkuntzen sorreraz zein desagerpenaz hainbat kontu jakiteko aukera izan dugu.

 

Loading player...
Maddi Iñarra
Maddi Iñarra

UNESCOren arabera, XXI. mendean hizkuntzen desagerpen masiboa gertatuko omen da, eta horrek jakintzan eta kulturan sekulako eragina izango omen du. Hizkuntza gutxi batzuk dira gehien hitz egiten direnak, eta horrek mundu ikuskera batzuk gailentzea dakar. Hizkuntza eta kulturaren dimentsioari gehiago erreparatu behar zaiola nabarmendu du.