“Ezin gara geldirik geratu. Kataluniarrek gure laguntza beharko dute”

Diada egun honetan asko dira Bartzelonara Diada ospatzera joan diren euskaldunak eta horietako batzuekin hitz egin dugu goizean. Tartean, Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko ordezkariarekin.

Loading player...
Independentistak sareko kide Txutxi Ariznabarreta.
Independentistak sareko kide Txutxi Ariznabarreta.

Ariznabarretaren hitzetan “ezin gara geldirik geratu”, bere ustez, kataluniarrek euskaldunen laguntza beharko dutelako. Arratsaldean ‘Via lliure a la republica catalana’ leloarekin egingo den mobilizazioen euskal herritarrek ere parte har dezaten 65. zatia “euskal tramoa” izango dela gogorarazi du Ariznabarretak. Arratsaldeko 15:00etan jarri dute hitzordua Bartzelonako Ferran Reyes plazan.