Putzuloko irrati libreen topaketa, Kukutzaren Gaztetxea, eta Frantziar Estatuko lurralde erroforma

Lurralde erreforma eta gizarte zerbitzuei buruko kontuak, Argiako Larrun aldizkariaren aurrerapena, Putzulo gaztetxean egingo den irrati libreen topaketa...

Loading player...
ZEBRABIDEA
ZEBRABIDEA

Lehenik eta behin, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak bakegintza, lurralde erreforma eta gizarte zerbitzuei buruzko kontuak ekarri dizkigu irratien tartera. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea eta Larrun hilabetekaria aurreratu dizkigu. Eguneko adierazpenetan, feminismoaren barneko korronteek duten eragina landu dugu. Elkarrizketaren tartean, Oreretako Zintzilik irratiko Julen Etxegarairekin hitz egin dugu, asteburuan Zarauzko Putzuzulo amets fabrikan izango diren irrati libreen topaketez. Komunikazioari zabaltzen diogun tartera Urtzi Urkizu batu zaigu, eta hedabideetako nobedadeen inguruan hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Hibai Castrorekin Kukutzaz hitz egindakoak izan ditugu entzungai.