"Independentzia gauzatzeko fasera igarotzera doa Katalunia"

Urte dezente daramatza Bartzelonan eta bertako Euskal Etxean koordinatzaile lanetan Ekaitz Garatek. Egun berezi honetan berekin hitz egin dugu. 

Loading player...
Ekaitz Garate Euskal Etxeko koordinatzailea
Ekaitz Garate Euskal Etxeko koordinatzailea

Gaurko Diadako giroa azken urteetakoaren antzekoa dela pentsatu arren, independentziaren aldeko prozesua gero eta indar gehiago hartzen ari dela esan digu. Begirada irailaren 28an jarria dutela katalandarrek dio, independentzia gauzatzeko fasera igarotzera doalako herrialdea.