|23/09/2015
 1975eko fusilamenduak eta prentsa eta komunikazio gerra

Lehenik eta behin, Gure Irratiko esatari Ihintza Arrietak bakegintza, lurralde erreforma eta gizarte zerbitzuei buruzko kontuak ekarri dizkigu irratien tartera.

Loading player...
|21/09/2015
Emakumeen Mundu Martxa, Greziako hauteskundeak eta inklusibitatea

 Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera, eta Tolosa aldeko kontuak ekarri dizkigu.

Loading player...
|18/09/2015
'Amama', 2015eko Argia eguna eta liburu kritikak

Arraio irratiko lagunek Iraia Elias aktoreari 'Amama' filmaz egindako elkarrizketa; eta Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagak Hiromo Yoshidarekin Japoniako ipuin tradizional umoretsuez izandako solasaldia izan ditugu irratien tartean. Amagoia Mujikak 'Gaur8' astekariaren biharko alea aurreratu digu. Eguneko adierazpenen tartera Iñaki Carro abokatuak Bilbo Hiria irratian Kukutzako auziaz esanak ekarri ditugu. Xabier Letonak igandean Oñatin ospatuko duten Argia egunaz hitz egin digu. 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxeak ‘Back to Leizarraga’ eta ‘Hilak gure artean’ liburuez hitz egin digu. Oiartzun irratitik, berriz, Errenteriako Atlantikaldiaren ingurukoak ekarri ditugu.

Loading player...
|18/09/2015
Interneten aukerak eta kalteak, 2zio eta Irantzu Lekue

Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforti esker, Bizkaiko kontuen inguruko kronika jaso dugu. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin tertulian murgildu gara, Internet genero bereizketa iraunarazteko edo iraultzeko tresna ote den hausnartzeko. Jarraian, Odei Barrosorekin 2zio taldearen 'Bideak' diskoaz hitz egin dugu. Kultur sormenen tartean, Gasteizen artearentzako eta sorkuntzarako espazioa aldarrikatu duen Irantzu Lekue artistarekin hitz egin du Halabedi irratiko Jon Aranburuk. Amaitzeko, 'Ondarruko berbak' dinamikako zati bati egin diogu lekua.

Loading player...
|16/09/2015
Zinema, poesia eta alternatiben aldeko diru bilketa

Lehenik eta behin, Irulegi Irratiako esatari Jojo Bidart batu zaigu eta euren bueltako berriak ekarri dizkigu. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu. Elkarrizketaren tartean, Radiokulturako lagunek Karmele Jaiorekin hitz egin dute 'Orain hildakoak ditugu' poesia liburuaz. Xabier Landabideak urriaren 24ko 'Alternatiben Herria'-ren aldeko diru bilketa kanpainaz hitz egin digu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek Otxandioko alkate Urtzi Armendarizi atzoko atxiloketez egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Loading player...
|15/09/2015
Kultur ereduak, herri proiektuak eta kriminalizazioa

Lehenik eta behin, Xorroxin Irratiko esatari Fernando Anbustegik bat egin du gurekin, eta euren bueltako kontuak ekarri dizkigu irratien tartera.

Loading player...
|14/09/2015
Estereotipoak, autogestioa eta ikus-entzunezkoak

Lehenik eta behin, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenak eta Oarso-Bidasoako Urko Etxebestek Oarsoaldeko berri ekarri digute irratien tartera. Ondoren, Oihana Etxebarrietarekin hitz egin dugu ama izaten diren emakumeek jasaten dituzten presioez. Elkarrizketaren tartean, hutsarazteko agindupean dagoen Bilboko OihuK gune autogestionatu feministako Begorekin egon gara. Amaitzeko, Gaizka Izagirrek Donostiako 63. Zinemaldiaz, NETFLIX kateaz eta 'Narcos' telesailaz hitz egin digu.

Loading player...
|12/09/2015
Diada, kultur sormena eta kritika, gaurko Zebrabidean

Gaur ere bete dugu gure eguneroko zita, begirada Kataluinian jarri dugu baina. Entzun irailaren 11ko saio osoa hemen.

Loading player...
|11/09/2015
3,2,1......ZEBRABIDEA!

Hasi da Zebrabideko denboraldi berria! Aurten ere Arrosako irratiak elkarlanean arituko gara arratsaldero arratsaldero, ohiko ordutegian, ohitura onak jarraituz, berrikuntza mordoarekin eta batez ere: gogoz! Hemen lehendabiziko alea! 

Loading player...
|11/09/2015
Noiz arte alarde baztertzailea Hondarribian?

Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu Gasteiz aldeko kontuez. Ondoren, Hondarribiko alardeari begira jarri gara tertulian Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek UEU Udako Euskal Unibertsitateko kide Ainhoa Lataturekin hitz egin du UEUk eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean sustatutako lau graduondokoen inguruan. 

Loading player...
Page 33/ 34