|29/02/2016
Joseba B. Lenoir Gang

Ostiraletan musikari, abeslari eta sortzaileak gonbidatzen ditugu gurera. Gaurkoan, “Joseba B. Lenoir Gang” taldeko bi partaide hurbildu zaizkigu: Joseba Baleztena eta Miren Narbaiza. Bi kantu ere jo dizkigute akustikoan zuzenean: “Erraietatik erran” eta “Itsu eta biluzik”.

|29/02/2016
Joseba B. Lenoir

Astelehenero egiten diogu tartea zuzeneko musikari Karelean saioan. Gaurkoan Joseba B. Lenoir Beratarra izan dugu gurean, Urruñako estudioetan eta hainbat konturen inguruan hizketan aritzeaz gain bost kantu eskeini dizkigu zuzen-zuzenean.

Loading player...
|29/02/2016
Joseba Irazoki “gizon orkestra”

Ostiraletan musikari, abeslari eta sortzaileak gonbidatzen ditugu gurera. Gaur, Joseba Irazoki gerturatu zaigu gitarra hartuta bere azken proiektuez hitz egin eta zuzenean kantatzera. “Joseba Irazoki eta lagunak” bere azken diskoko kantu bat eta “Women of the word” kantuaren bertsioa jo dizkigu. Gustora hartu dugu bixita.

Loading player...
|29/02/2016
 Juliette Alfonso eta Pauline Junquet

Astearen amaieran musikari, abeslari eta sortzaileak gonbidatzen ditugu gurera euren ibilbidearen berri izan eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Juliette Alfonso eta Pauline Junqueten bixita jaso dugu. Itxasu eta Kanbokoak dira eta 17 eta 20 urte dituzte, hurrenez hurren. Lau hilabete daramatzate elkarrekin jotzen baina ibilbide oparoa somatzen zaie, ahots ederrak dituzte. Mixel Ducau eta Caroline Phillips-en “Eiheralarre” eta Nancy Sinatraren “Bang bang” kantatu dizkigute zuzenean.

Loading player...
|29/02/2016
“Burdin-hariak eta plastikozko-goilarak (eta maitasun-lubrikatua)” espetxeko errealitatea gizarteratzeko saiakera.

Markel Ormazabal eta Oier Gonzalez preso-ohiek gorpuzturiko “Burdin-hariak eta plastikozko-goilarak (eta maitasun-lubrikatua)” emanaldiak zera usten du agerian: zein gutxi dakiten herritarrek espetxeei buruz. Baieztapen honetatik abiatuta Markel Ormazabalekin izan gara hizketan, Oierrekin batera osatu duen emanaldiaren hainbat pasarte entzutearekin batera.

Loading player...
|29/02/2016
Repasamos la trayectoria militante de Arnaldo Otegi con el periodista Iñaki Altuna

Hoy en Atzo Bertan hemos echado un vistazo a nuestra historia más reciente a través de la trayectoria militante de Arnaldo Otegi, que mañana saldrá de la prisión de Logroño.

Loading player...
|27/02/2016
Aita Madinaren Concertino Vasco eta Verdiren La Traviata, Klasikoak irratsaioan

Maite Idirin sopranoaren eskutik, Francisco Madinaren 'Concertino Vasco' eta Giuseppe Verdiren 'La Traviata' opera izan dira protagonista gaurko Klasikoak irratsaioan.

Loading player...
|27/02/2016
Britainia Handiko grime doinuak eta gaztelerazko klasikoak, Xolomo Gangsta irratsaioan

Beste aste bat zuekin, Xolomerook rap munduko berrikuntzak ekarri ditugu. Britania Handiko grime doinuak eta gaztelerazko klasikoak, saio luze eta politt batean.

Loading player...
|26/02/2016
Bihar 9:00etan: Aita Madinaren Concertino Vasco eta Verdiren La Traviata, Klasikoak irratsaioan

Maite Idirin sopranoaren eskutik, Aita Madinaren 'Concertino Vasco' eta Giuseppe Verdiren 'La Traviata' opera izango dira protagonista biharko Klasikoak irratsaioan. Gainera, beste konpositore klasiko batzuen maisulanak entzungo ditugu ordubeteko saio honetan: Pachelbel, Händel, Strauss, Rossini, Puccini eta Bach.

|26/02/2016
Gaur 00:00etan: Britainia Handiko grime doinuak eta gaztelerazko klasikoak, Xolomo Gangsta irratsaioan

Beste aste bat zuekin, Xolomerook rap munduko berrikuntzak ekarri ditugu. Britania Handiko grime doinuak eta gaztelerazko klasikoak, saio luze eta politt batean.

Page 438/ 458