|12/03/2016
Kogolius bueltatu da Xolomo Gangsta irratsaiora

OH MY GOOODDDDDDDDDDDDD!!!!! Kogolius bueltatu daaa!! Alkohol usaia, armiarma sareak hankatartean eta begirada galdua dauka baina berdin zaigu, droga ona ekarri digu, fuck him!!!

Loading player...
|12/03/2016
Gershwinen 'Porgy & Bess' eta kantua protagonista, Klasikoak irratsaioan

Maite Idirin sopranoaren eskutik, ohiko doinu klasikoetatik aterako gara, hain ezagunak ez diren lanei tartea irekitzeko. Izan ere, Aita Donostiak 'Irulea' konposizioarekin abiatutako ibilbideari, kantuan oinarritutako beste lanekin emango diogu jarraipena: Claudio Monteverdiren 'Zefiro Torna', Johann Straussen 'Frühlingsstimmen' eta George Gershwinen 'Porgy and Bess' obra nagusiaren kantu ezberdinekin, "I Got Plenty O'Nuttin", "Summertime" eta "Bess, you is my woman now".

Loading player...
|11/03/2016
 "Ez dut flamenkoa euskaraz egin nahi, izatekotan holandesen flamenkotik gertuago nago"

Amorante da bere izen artistikoa, Rodrigo Amarante eta Enrique Morenteri miresmenez. Iban Urizar da bera eta gure kantugintzan berria, desberdina den kantukera da berea. Argi esan digu ez duela euskarazko flamenkoa egiten eta erreferentzia angloparlanteetatik ihes egiten duela. Bere lehen bost kantuekin soinu postala kaleratu du.

Loading player...
|11/03/2016
Isuo Sassia

Ostiraletan hainbat musikari, kantari eta sortzaile gonbidatzen ditugu gurera euren lanaren berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Isuo Sasiia gonbidatu dugu. Iosu Isaias bezala ezagutu genuen guk baina izen artiskoarekin etorri zaigu gaurkoan bere bigarren diskoa besapean hartuta. “Idiaren zaintzari buruzko 10 estanpak” diskoaren azalpena emateaz gainera bertako bi kantu ere jo dizkigu zuzenean.

Loading player...
|11/03/2016
00.00etan: Kogolius bueltatu da Xolomo Gangsta irratsaiora

OH MY GOOODDDDDDDDDDDDD!!!!! Kogolius bueltatu daaa!! Alkohol usaia, armiarma sareak hankatartean eta begirada galdua dauka baina berdin zaigu, droga ona ekarri digu, fuck him!!!

|11/03/2016
Marta Artolagirre (Anai Arrebak): "Ganberrada bat da, ongi egindako ganberrada"

Disko berria kaleratu du Anai Arrebak taldeak, euren bigarren disko luzea Bonberenea Ekintzak-ekin kaleratu dutena. Aurrekoak baino “poperoagoa eta sutilagoa” partaideen hitzetan baina dantzarako eta dibertimendurako gonbitea atzean utzi gabe.

Loading player...
|11/03/2016
Bihar 9.00etan: Gershwinen 'Porgy & Bess' eta kantua protagonista, Klasikoak irratsaioan

Maite Idirin sopranoaren eskutik, ohiko doinu klasikoetatik aterako gara, hain ezagunak ez diren lanei tartea irekitzeko. Izan ere, Aita Donostiak euskal musikarekin abiatutako ibilbideari, kantuan oinarritutako beste lanekin emango diogu jarraipena: Claudio Monteverdi, Johann Strauss eta George Gershwinen 'Porgy and Bess' obra nagusia.

|11/03/2016
Sortzaileak estudiotik: Aran eta bere hamaika proiektu

Ostiraletan musikari, abeslari eta sortzailek gonbidatzen ditugu gurera. Gaurkoan Aran Vicedo bertaratu zaigu gitarra hartuta. Musikarekin duen loturaz eta martxan dituen hamaika proiektuz aritu gara; Sabu taldea, batukada feminista, Aran&Aran poesia errezitaldia, “Motxila ikusezina”…zuzenean bi kantu ere jo dizkigu: “Retales” (Sabu taldearekin laister kaleratuko duen disko berriko kantua) eta “tik-tak” (Ainara Sarasketaren letra duena).

Loading player...
|08/03/2016
Metal progresibo eta sinfonikoa, Burdinola irratsaioan

Metal progresibo eta sinfonikoak aberastuko du Burdinola irratsaioa. Nazioarteko nobedadeen artean, Tunisiako MYRATH taldearen "Legacy" diskoa izango da protagonista. Bestalde, Dream Theater, Serenity, Sinbreed eta Wisdom banden berriena eskainiko dute.

Loading player...
|07/03/2016
23:00etan: Metal progresibo eta sinfonikoa, Burdinola irratsaioan

Metal progresibo eta sinfonikoak aberastuko du Burdinola irratsaioa. Nazioarteko nobedadeen artean, Tunisiako MYRATH taldearen "Legacy" diskoa izango da protagonista. Bestalde, Dream Theater, Serenity, Sinbreed eta Wisdom banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina Euskal Herriko metal doinuen atalean, berriz, THE GREAT WOUND gipuzkoarren "Voices Of Regret" diskoa nabarmenduko dute, Sysmo eta Alex & Co taldeen doinu berriekin batera. Hitzordua 23:00etan!

Page 433/ 458