|25/01/2017
"Hemengo garraiolariak izango gara kaltetuenak"

Gipuzkoako Batzar Nagusietako alderdi guztiek babestuta, datorren urtearen hasieran bidesaria ordainduko dute Gipuzkoan N1 errepidea igarotzen duten kamioilariek. Aipatu diren argumentuak "gezur hutsak" direla adierazi du HIRU sindikatuko Jaione Ugaldek. Bertako garraiolariek egunean behin baino gehiagotan pasa behar izaten dute N1 errepidea, eta beraz hemengoak izango direla kaltetuena azpimarratu du. "Garraioa sektore estrategikoa den gisan, sektorearen alde benetan inplikatzeko" eskatu die HIRUko bozeramaleak.

Loading player...
|25/01/2017
"Epaiketa militarra edo zibila izan, Marokok nahi duena egingo du"

Astelehenean abiatu zen Gdeim Izik kanpalekuko preso sahararren aurkako epaiketa zibila Rabaten, Marokon. Bermerik gabe burutzen ari dela salatu dute defentsak zein begiraleek. Saharan berriz, laister egingo du urteroko Saharako Maratoia eta Euskal Herritik ere badoa ordezkaritza. Egun hauetan ari dira gainera kanpalekuetarako material bilketa egiten Karabanan eramateko.

Loading player...
|25/01/2017
Dolox izadako zuzendari nagusia!

San Sebastianen ondorenarekin etorri zaigu gaur gure "Dolox" Astorroxa tartera. Aurten, betaurreko moreak jantzita irten da kalera eta gauza asko deskubritu ditu, bronka hainbat ere izan ditu, tartean bere semearekin onddo kroketak egin ez dizkiolako soziedaderako. Bere ametsa zein den ere kontatu digu: izadan zuzendari nagusia izatea.

 

Loading player...
|25/01/2017
Estatu propioa, denok batera ala lurraldeka?

Euskal Herriaren instituzionalizazioari eta Estatu propioa eraikitzeko bideari begira jarri gara tertulian Iñaki Petxarroman eta Mertxe Aizpuruarekin. Ipar Euskal Herriko instituzio propioak harreman berriak sortuko al ditu Jaurlaritza eta Nafarroako gobernuarekin? Estatu propiorako bidea berriz, nola egingo dugu, lehenik EAE eta gero besteak?

Loading player...
|25/01/2017
"Atzera bueltarik gabeko pausoen momentua da, OEE laguntzeko prest dago"

Osakidetzako bigarren euskara planak hiru urte egin dituela gogora ekarri du OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko lehendakari Karlos Ibargurenek. OEEko kideen artean kezka omen da bigarren plan horren inguruan, aurten ebaluazioa egitea tokatzen delako, baina barrutik bizi dutenek badakitelako lidergotza ezaren ondorioak izango direla emaitza.

Loading player...
|25/01/2017
"Euskara erabiltzera animatzen gaituzten erdaldunak behar ditugu, euskara eurena ere bada"

Hiztun zeropositiboez hitz egin du Leire Narbaizak gaurkoan, azken aldian pasadan entzundako elkarrizketek emandako zer pentsatua medio. Bilobarekin zihoazen aiton-amonen arteko treneko elkarrizketa, batetik, gaztelaniaz; baina amonak bilobari esaten zion euskaraz hitz egin behar zuela hark.

Loading player...
|25/01/2017
Zer da ekonomia ekologikoa? Unai Pascual BC3ko zientzialariak azaldu digu

Gaurko “Zientzia eta kritika” atalean ekonomia ekologikoa hartu du hizpide Unai Pascualek, BC3ko zientzialariak.

Loading player...
|25/01/2017
“Ipar Euskal Herria mira a hegoalde, pero le damos la espalda”

Esta mañana en la tertulia política de Kalegorrian Agus Hernan y Juan Ibarrondo han reflexionado sobre la creación de la Mancomunidad Vasca en ipar Euskal Herria.

Loading player...
|25/01/2017
Itxaso Atutxa: “Para los gasteiztarras es muy difícil de entender la actitud de EH Bildu”

Itxaso Atutxa opina que “para los gasteiztarras es muy difícil de entender la actitud de EH Bildu”. La formación soberanista no apoyará los presuestos del jeltzale Gorka Urtaran en el pleno de este viernes, fecha limite para aprobar las cuentas del 2017 en la capital alavesa.

Loading player...
|25/01/2017
Guinnes errekorra Muxikoak dantzatzen

Iazko udazkenean Lezoko hirigune historikoak inoiz ez bezalako ekitaldi garrantzitsua hartu zuen. Muxiko dantzen Munduko Guinness Errekorra ezarri nahi zuten, ahalik eta dantzari gehienak bilduz. 895 dantzari bildu ziren. Aste honetan ontzat eman du Guinnes errakundeak.

Loading player...
Page 392/ 458