|14/10/2015
Zer dakigu TTIP itunaz?

Ezer gutxi dakigu AEB eta Europar Batasuna sekretupean negoziatzen ari diren itun ekonomikoaz. Soilik filtrazioak ditugu, edota gisa horretako itunen erreferentziak. "Herrialde ezberdinetako legeen estandarizazio bidez, multinazionalen mesedetan jarriko dute legea" salatu du gurean Urtzi Ostolozaga LABeko kideak. Dirudienez, "gutxi batzuen poltsikoak herritarrak eta ingurumena odolustuz bete nahi dituzte".

Loading player...
|14/10/2015
"Gure ardura da bertako altxorra eta basoa zaintzea"

Bosgarren Oinez Basoa martxan da Baztanen. Igandean ospatuko den Nafarroa Oinez festarekin lotuta Baztan ikastolarena izango da landatuko den hurrengo Oinez Basoa. 8.000 zuhaitz landatuko dituzte baso komunalean eta bi zuhaitz mota berezi berreskuratuz, xarma eta loroa. Baztango Oinez Basoko lan taldeko Manolo Lizardik eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|13/10/2015
Ongi bizi bai, baina ingurukoak zapaldu gabe

Klima Aldaketa eta Bizitzaren Defentsari buruzko Herrien Nazioarteko Konferentzia izan da azken egunetan Bolivian. Bertan Hego Amerikako agintari nagusiek, ehunka eragilek eta munduko herrietako ordezkariek "kapitalismoaren alternatibak eskaini eta Amalurraren Eskubideen Karta" sustatzea izan dutela helburu esan digu parte hartu duen Maite Aristegi Amaiurko diputatuak.

Loading player...
|13/10/2015
¿Para cuándo una regulación legal del consumo de cannabis?

Iker Val de la EUSFAC (Federación de Asociaciones de Usuarios de Cannabis de Euskadi) valora en Kalegorrian la sentencia del Tribunal Supremo 484/2015, publicada el pasado día 2 de octubre y que condena a la asociación vasca de usuarios de cannabis Ebers de Bilbo.

Loading player...
|09/10/2015
Asteko argazkiak: hesiak hesi denentzat

Bizi hobe baten bila herrialde batetik bestera hesiak zeharkatzen dituzten herritarren argazki mordo bat ikusi dugu azkenaldian. Aste honetan ordea, Air France-eko buruak ikusi ditugu burdinezko  hesiak zeharkatzen langileengandik ihesi. Horiek ekarri dizkigu Bostok Photoko Gari Garaialdek.

Loading player...
|08/10/2015
"Pedir 31 años de cárcel por los incidentes del Riau Riau es gravísimo"

El 29 de octubre cinco personas tendrán que acudir a los juzgados de Iruñea acusados de los incidentes y del bloqueo del Riau Riau del 2012. Iosu Gracia miembro de Iruñea Askatasunez ha "rechazado las elevadas peticiones". Asimismo no estarán anclado en la confrontación "como pretendía el régimen", sino que tienen intención de "construir el futuro para que todas las personas de Iruñea puedan ser respetadas".

Loading player...
|08/10/2015
Egungo barazki estimatua

Azoken tartean bertako eta garaiko produktuei begira jartzen gaitu Lierni Elortzak. Bereziki erreparatu diogu kalabazari gaurkoan. Izan ere, bere garaia da honakoa, kalabaza mota asko ditugu eta badu beste berezitasun bat. Aurreko belaunaldietan ez bezala, gaur egun oso barazki estimatua da. Valentziako mandarinak, bertako sagar eta irasagarra eta neguko loreak ere aipatu ditugu.

Loading player...
|08/10/2015
Okupazioa: jabetza pribatuari alternatiba

Okupazio mugimenduak ibilbide oparoa izan du Euskal Herrian eta egiten ari da gaur egun ere. Horren lekuko dira bi urte bete dituen Errekaleor Bizirik proiektua Gasteizen, Kortxoenea Donostian edota Astra Gernikan. Zergatik okupatu? Zeren alternatiba da okupazioa? Gune autogestionatuek zer eskaintzen diote inguruneari? Nola ikusten da okupazioa?

Loading player...
|07/10/2015
Alternatiben Herria, aldaketaren hazia?

[TERTULIA] Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden 117 eragilek urriaren 24rako Bilbon antolatu duten Alternatiben Herria ekimenari begira jarri gara Oihana Etxebarrieta eta Loretxu Bergunianekin. Zer potentzialitate du ekimen honek? 2013an lehena Baionan egin zenetik zer garapan izan du?

Loading player...
|07/10/2015
"Iraingarriak, nazkagarriak eta matxistak dira Gibelalderen hitzak"

Adegiko presidente Pello Gibelaldek egindako adierazpenek erreakzio hainbat sortu dituzte. Guk, gazteei eman diegu hitza eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidente Itxaso Anduezarekin eta Ernai gazte antolakundeko Mikel Urdangarinekin hitz egin dugu. Gibelalderen hitzez haratago egungo gazteen egoerari begira jarri gara.

Loading player...
Page 175/ 178