|17/10/2018
¨Berlin school¨ musika entzuteko aukera Revolutionary Grooves irratsaioan

Aste honetan berlin school musika entzuteko aukerarekin gatoz, 1970.urtean sorturiko musika elektronikoaren mugimendu bat da ¨berlin school¨ musika, ambient, new wave de o new age izenez ezagunagoa mundu osoan, elektronika musikalaren asiera eta gaur egunerarte entzun dezakeguna da.

Artista era talde hauekin egon gara 60 minutuz: tangerine dream, klaus schuzle, edgar froese, frank klare...

Mila esker belarria jartzeagatik ;-)

Loading player...
|16/10/2018
Raúl Arza [UGT] «Hay que dar pasos para cerrar la herida. Es necesario para la convivencia»

La mayoria sindical de Euskal Herria han suscrito un manifiesto en el que piden que se proceda al acercamiento y se conceda la progresión de grado a los presos de ETA, además de exigir la excarcelación de los reclusos con enfermedades graves. Han hecho también un llamamiento para acudir a la manifestación convocada por 'Orain Presoak' para este sábado en Donostia. En Kalegorrian hemos entrevistado a Raúl Arza el secretario general de UGT Euskadi. Dice que  «los sindicatos que hemos sufrido la violencia en primera persona, estamos ya en un nuevo escenario» y añade que hay que tomar «medidas de urgencia». 

Loading player...
|16/10/2018
[Tertulia] Cabacas auzia eta etxebizitzen alokairuak

Ixabel Etxeberria eta Marisa Barrena izan dira gaur aktualitateko gaiak jorratuz tertulian. Iñigo Cabacasen hilketa argitzeko abian den ahozko epaiketaz solastu dute. Epaiketa hasteko behar izan den denbora eta gainditu beharrezko oztopoak salatu eta boteretsuen eta betikoen kontra jotzen duen polizia eredua deitoratu dute.

Loading player...
|16/10/2018
Euskal poetarik kantatuenen zerrenda Andoni Tolosarekin

Sarrionandiaren poemekin musikariek ezberdinek eginiko diskoa kaleratzear da. Bestetik, Gotzon Barandiaranek 'Hitzen ahairea' euskal literaturak euskal musikari egin dion ekarpena aztertzen duen liburua kaleratu berri du. Bi kontu horiek aitzakiatzat hartuta, Andoni Tolosa 'Morau'k euskal poetarik kantatuenen zerrenda egin digu. Zeinen poemak ote gehien musikara eramanak? Zazpi euskal poeten zerrenda.

Loading player...
|16/10/2018
Nekane Balluerka (EHUko errektorea): «EHU euskal jendartearen DNAn dago»

Ikasturtea martxan dute EHUn eta gaur Nekane Balluerka errektorearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Uztailean plan estrategikoa onartu zuten eta horren bidez munduko unibertsitate onenen artean jarri nahi dute EHU. Enpleguaren kalitatea hobetu, nazioartekotzea, euskalduntzea, berdintasunaren aldeko politikak, ikerkuntza sustatu... gauza askoren gainean jardun dugu EHUko errektorearekin.

Loading player...
|16/10/2018
23:00etan: ¨Berlin school¨ musika entzuteko aukera Revolutionary Grooves irratsaioan

Aste honetan berlin school musika entzuteko aukerarekin gatoz, 1970.urtean sorturiko musika elektronikoaren mugimendu bat da ¨berlin school¨ musika, ambient, new wave de o new age izenez ezagunagoa mundu osoan, elektronika musikalaren asiera eta gaur egunerarte entzun dezakeguna da.

Artista era talde hauekin egongo gara 60 minutuz: tangerine dream, klaus schuzle, edgar froese, frank klare...

Mila esker belarria jartzeagatik ;-)

|16/10/2018
Metal sinple eta landuen arteko oreka prestatu du Burdinola saioak

Suediako Seventh Wonder taldearen "Tiara" diskoa izan dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. Thorium, Dynazty, Mob Rules eta Michael Romeo banden berriena ere eskaini dute. Herriko Burdina atalean, aldiz, Bilboko Valkyria taldearen "Tierra Hostil" diskoa nabarmendu dute, The Wizards eta Kartzarot banden doinuekin batera.

Bat egin heavy metalarekin!

Loading player...
|15/10/2018
Zenbat zelula ditugu gorputzean?

Bi albiste azaldu dizkigu Uxune Martinezek, Zientzia Kaierako lagunak. Azken ikerketen arabera, sei zelula mota ditugu gorputzean eta orotara 30 bilioi bat zelula. Hauetatik gehienak globulu gorriak dira. Gorputzak berriak sortzen ditu oreka mantentzeko. Martinezek jorratu duen beste gaia, zaintzaren ingurukoa da. Eboluzioaren teorian, ingurunera ongi moldatzen ziren izakiak aurrera egiten dutela nabarmentzen da. Bizirik mantentzeko espezie bateko ahalik eta kopuru gehien egotea garrantzitsua da. Zaintzak eta estruktura sozial handiak eboluzioaren giltzarri izan ziren.

Loading player...
|15/10/2018
Zer esan nahi du elikagai bati intolerantzia izateak?

Elikagaiei intolerantzia izateak digestio aparatuan du eragina. Alergia izaterakoan berehalako erreakzioak izaten ditugu, baina elikagaietatik zein airetik hartu ditzazkegu alergiak Nerea Segura nutrizionistaren esanetan. Epe luzera osasun arazoak izan ditzazkegu elikagai bai intolerantzia izanez geo. Izan diezaiokegu intolerantzia produktu bati eta guk ezer ez nabaritu. Intolerantzien diagnostikoa beti medikuek egin behar duela aldarrikatu du Segurak, besteak ez direla fidagarriak.

Loading player...
|15/10/2018
[TERTULIA] Juicio por la muerte de Iñigo Cabacas

Garbiñe Biurrun y Jonathan Martínez han reflexionado sobre diferentes elementos que rodean el juicio por la muerte de Iñigo Cabacas tras recibir un pelotazo de la Ertzaintza hace más de 6 años. Hemos valorado el hecho mismo de que el caso haya llegado a juicio, también que no se juzgue a Ugarteko, al jefe de operaciones del dispositivo. Asimismo, ambos han coincidido en criticar la actitud del Gobierno de Lakua durante estos años. 

Loading player...
Page 37/ 755